Non atzeman nazakezue ?
Helbidea
534 Antxondoa - Garaziko errebidea - 64250 ITXASSOU
GPS : 43.34516189469011, -1.4025718556856215
Itsasu herriko periferian naiz, Kanbora buruz. Dendak harrizko pareta du eta D918 bazterrean kokatua da etxaldeko pentze batean.
Sarbidea
Baionatik etortzean : Donibane Garazira buruz, Antxondoa denda Itsasuko sartzean kokatua da, sarbidea itzulguneko irteeretako batean da, bide departamentalan.
Ezpeletatik etortzean : Oxocelhayako leizeetarako bidea hartzea aholkatzen dizuet, ondoren Donibane Garaziko bidea segituz. Denda, Hazparnerako bidegurutzean atxemanen duzue eta sarbidea biribilguneko irteeretako batean da.
Kontaktua
Mirentxu Elissalde : 06 45 56 26 39 | mirentxu@antxondoa.eus
Noiz ?
Udan
Saltegia egunero idekia da (goiz eta arratsaldean) - Hetsia igandetan
Udazkenean / Neguan
Astearta, Osteguna, Ostirala 15:00tik 18:30ak arte- igandean hetsia.
Baserriko lanak ez daut uzten berdin egoiten, urteko hilabete ezberdinen arabera, beraz ordutegiak urtaroen arabera eguneratzen dira.
Urtarriletik maiatzera, gasnatze garaia da, beraz, idekitze egunak mugatuago dira.
Hala ere, urte osoan zehar internet bidez manatzen ahal duzue.