Mirentxu
" Mirentxu naiz, Antxondoko alaba. Gure etxaldea belaunaldiz belaunaldi familian transmititu da : espero dut nik ere transimititzen ahalko dudala, ene amak enekin egin zuen bezala. "
Ardi tropa, ondare bat
" 180 ardi esnedunezko tropa dut. Ardien erosotasunarentza, arditegia lastozko inaurki batez estalia da. Abendutik uztailera, ardiak bi aldiz egunean deizten ditut. Agorriletik goiti, pausan dira azaroko erditzerarte. "
Antzea
" Ogia oratzen den bezala, mamia ukitu eta gasna eskuz egitea maite dut. "
Errespetua
" Ardiak hezi eta sendatu, abereetaz arduratu, borondate onez. "
Ene etxaldeko denda
" Ene etxaldeko dendan, ene ekoizpenak atzemanen dituzue baina ene inguruan hautatutako lekuko ekoizleenak ere bai, izan auzoko besarrietakoak edota artisauenak. "
Sotoa
" Dendan, gasna sotoa harrizkoa, karezkoa eta arbelezkoa da eta zur naturalekin eraikia. Hemen, gasnak bere nortasun paregabea hartzen du. "
Transmission
" 50. hamarkadan, Atekagaitzen, Itsasuko merkatua iragaiten zen. Garai hartan jada, ene aitatxi Filipek bere 6 haurrekin gereziak biltzen zituen. "
Espazio askea
" Ene ardiak ahal bezainbat pentzean egoiten dira. "
Bildotxak
" Bildotxak, azaro hasieran sortzen dira eta eta amaren errapean heziak dira. "
Gure etxaldearen zati bat
" Gure etxaldeko denda pazientzia handiz eraikitzeko, harri gorriak, kareharriak eta gordinak berreskuratu genituen. Kostatik etorrita , fatxada bereizgarria Itsasuko sarrerako biribilgunetik ikusten da. "
Antxondoa
" Ene etxea da, ene Itsasu herrian kokatzen den euskal baserria. "
Gereziondoak
" Gereziondo haundiak etxeko bidean gorde ditut. 1992an 300 gereziondo landatu nituen. Arbolak gizakiaren mailan moztuak dira, eta uztarako egokituak. "
Belarrak
" Udako eguzkitan lehortutak eta bilduak, neguko esne ona eginen dute "
Xerriak
" Aske heziak, kanpoan, oihanean bizi dira. "
Artzamendi
" Gure terrazatik, lasaitasuna, atsedena... lantoki okerragoak atzeman daitezke! "
Amatik alabara
" Gerezien uzta eskuz bildu ondoren, ene amatxi Marik transmititu zidan bezala, ene fruituak segidan berotzen ditut azukrearekin, kobrezko pertzean, inoiz izoztu gabe. "
Tradizioa
" Gaur egun gasna egiteko erabiltzen ditudan tresnak erdoilaezinezkoak dira... Aldiz jestuak berak dira. "
